Gu geu


Proiektu hau bi kamikaze elkartu eta gero jaio zen. Bakoitzak bere aldetik bizikletarekin hainbat bidai ezberdin egin eta gero, 2014. urtean igerileku batek elkartu gintuen eta handik hilabete t'erdira Frantzia "zentrifugatzen"geunden, 5 aste eta 3000km-ko bizikleta-bidai batean murgilduta. Baina...zergatik hor gelditu?


AITOR FERNANDEZ DE ORTEGA: Arabako hogeita gutxiko herri batekoa, Gasteiz ondoan kokatua: Mendiguren, hain zuzen ere. Euskara irakasten dut eta nire aisialdian mendian korrika egin, igeri egin eta sokatiran aritzeaz gain, bidaiatzen dut. Zenbaitetan Euskal Herrian, hainbatetan munduan zehar.

Nire bidaia esanguratsuenak bi gurpilen gainean izan dira, nahiz eta mundua ezagutzeko orduan izugarri disfrutatzen dut barraskiloaren era: bizkarrean ondo atxikita erdi motxila, erdi etxea den hori!

Iratxerekin batera ekipo bikaina osatzen dut, brometan "curling team" deritzoguna, gurean bat gehi bat bi baino askoz gehiago baita! ;)

IRATXE AYALA: Gasteizen jaioa, kirol begirale moduan aritzen naiz, nahiz eta unibertsitatean ingurumen zientziak ikasi nituen.

2011. urtean egin nuen nire lehenengo bidaia bizikletaz: 5 egun Iparraldetik zehar. Bidaia motza, bai, baina lehenengo momentutik jakin nuen handik aurrera horrela bidaiatu nahi nuela, bizikleta nire garraiobidea izanik. 5 egun horiek ireki zizkidaten mundu berri baten ateak. Gero etorri ziren Toscana, Danubioa, Frantzia... eta etortzekoak diren guztiak!! Hauek, baina, nire curling kidearen ondoan izango dira! ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina