* Gaztelerazko bertsioa hemen / Versión en castellano aquí
Bizikleta-bidaia bat prestatzeko orduan, zalantza asko sortzen zaizkigu; zer eraman behar ote dugun da nagusia. Aldez aurretik halako bidaiaren bat egin dugun edo ez, guztiok dakigu zeintzuk diren behar izango ditugun ezinbestekoak: bizikleta bat (nola ez!), alforjak edo gurdia poltsak eramateko, lo-zorroa eta kanpa denda (aterpe edo pentsioetan lo egin behar ez badugu).
Bizikleta-bidaia bat prestatzeko orduan, zalantza asko sortzen zaizkigu; zer eraman behar ote dugun da nagusia. Aldez aurretik halako bidaiaren bat egin dugun edo ez, guztiok dakigu zeintzuk diren behar izango ditugun ezinbestekoak: bizikleta bat (nola ez!), alforjak edo gurdia poltsak eramateko, lo-zorroa eta kanpa denda (aterpe edo pentsioetan lo egin behar ez badugu).
Horietaz gain, badira beste material edo kontu batzuk gure esperientziaren arabera ezinbestekoak direnak, baina etxean lasai-lasai gaudenean agian ez zaizkigu bururatuko. Edonola ere, zin degizuegu oso lagungarriak direla eta faltan botako dituzuela zuekin eraman ezean.
Ipurdiko papera
Agian deigarria irudituko zaizue, batez ere ez baduzue asko bidaiatu modu "abenturazalean". Baina nahiz eta egunero kanpinetara joan, askotan ez dago ipurdiko paperik. Eta ez bakarrik kanpin kutreetan! Badira kanpin "txukun" asko ipurdiko papera eskaintzen ez dutenak. Eta noski, oso sorpresa ezatsegina izan daiteke! ;)
Motxila edo bizikletekin bidaiatzen esperientziarik badaukazue, jada jakingo duzue hau. Baina berriak bazarete mundu honetan, detaile txiki honekin ez zineten konturatuko...eta behar izango duzue!
Bridak
Plastikozko brida arruntak oso erabilgarriak izaten dira. Alforjen euskarri bat apurtuz gero, edo parrilla, edo kremaileraren bat,... Munduaren beste muturrean bazaudete edo aukerarik edo dirurik ez halako arazotxoren bat konpontzeko, bridei esker aurrera egin ahal izango duzue!
Guk erabili izan ditugu alforja parrillari lotzeko eta baita parrilla bera bizikletari ere lotzeko bietan euskarria apurtu zitzaigunean. Beraz, badira edo ez dira inportanteak? ;) Eta bridak, etxean egonda ere, ez zaizkigu normalean bururatzen bidaia prestatzean, baina behin bidaian murgilduta zerbait apurtzen bada...orduan faltan botako dira!
Papera eta boligrafoa
Hauek bidaia askoz entretenigarria egingo dizuete eta hurrengo abenturetarako oso lagungarriak izango dira.

Oso erabilgarria da koadernotxo bat izatea, bertan gastuak, kilometroak etabar apuntatzeko. Eta, batez ere, ideiak, faltan bota ditugun gauzak, izan ditugun arazoak edota lagungarriak izan zaizkigunak. Hori guztia oso lagungarria izango da hurrengo bidaia planifikatzerakoan.
Horretaz gain, entretenigarria eta detaile polita da egunerokoa idaztea, jakiteko zer egin eta ikusi dugun egunero.
Pulpoak
Baina ez Galiziakoak! ;p Oso erabilgarriak dira pulpoak. Balio digute alforjetatik kanpo gauzak eskegita eramateko, kanpoan zorroei eusteko edota eraman dezakegun zama extra ondo trabatu ahal izateko.
Guk, gainera, erabili ohi ditugu kanpa dendari euritarako babesa lotzeko. Horretarako, trabatzen dugu plastiko bat 4 pulporekin, tenkatzen dugu guztia eta horra hor emaitza: denda erdi estalita eta denda aurreko gunetxo babestua! Asmakizun hau bereziki lagungarria izan zen Islandian, egun askotan euria egin baitzigun.

Guk, gainera, erabili ohi ditugu kanpa dendari euritarako babesa lotzeko. Horretarako, trabatzen dugu plastiko bat 4 pulporekin, tenkatzen dugu guztia eta horra hor emaitza: denda erdi estalita eta denda aurreko gunetxo babestua! Asmakizun hau bereziki lagungarria izan zen Islandian, egun askotan euria egin baitzigun.
Arroparako pintzak
Arropa zabaltzeko bakarrik balio dutela uste baduzue, oker zaudete. Bai, hori da beraien funtzio nagusia, baina oso ondo etorriko zaizkizue janari paketeak ixteko, dendaren ateari eusteko, aurrekoan aipatutako aurreko babestoki hori egiteko,...Plastikozko lona
Lehenago aipatu dugu euritarako "abanze" bat... Ba, halako plastiko bat erabili genuen.Agian premiazkoa ez den osagarria irudituko zaizue, baina benetan erabilgarria da. Dendaren azpian jarri daiteke oso hareatsua den toki batean akanpatzen baduzue. Edo, euria ari badu eta guztia oso bustita badago, plastikoa jarrita denda azpia babestuko dugu. Horrela saihestuko dugu alde hori bustitzea eta, batez ere, hezetasuna sartzea eta denda barruan daukagun guztia, lo zakua barne, bustitzea.
Edonola ere, guk plastikoa batez ere erabili dugu denda aurrealdea luzatzeko. Egun batzuk jarraian euria egiten harrapatzen badituzue eta denda toki gutxi badauka, espazio extra lortu dezakezue plastiko bat, pulpoak eta pintzak erabiliz. Horrela, sukaldatzeko eta babestuta egoteko toki gehiago izango duzue eta fardelak ere babestuta egongo dira.
Hemen ikus dezakezue nola egin genuen...txinpartak atera genizkion!
Jakina denez, askoz gauza gehiago daude ezinbestekoak direnak, baina nabariagoak dira eta errazago da haiekin gogoratzea. Hemen jarri dizkizuegunak, inoiz bizikletaz bidaiatu ez baduzue aukera handia dago haiekin ez konturatzea ezta burutik pasatzea ere.
Espero dugu lagungarria izatea!
Hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina